XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uste zaharra da euskara ikasi ezineko hizkuntza zela txikitatik ez zekitenentzat.

Beste hizkuntzak baino zailagoa eta arkaikoagoa omen zen.

Erdaldun batek sekula menperatuko ez zituen aditz forma kontaezinekin.

Konturatzen joan ginen, bai, zenbait jende euskara ikastera eta erabiltzera iristen zela.

Baina jende jakintsua zen edota inguru guztiz euskaldun batek ikastea beste irtenbiderik uzten ez ziona.

Eta halere nahikoa kostatzen zitzaien! Urteak joan, urteak etorri, gauzak aldatzen joan zaizkigu eta jende kopuru politak bereganatu du euskara, beste askoren harriduraren aurrean.

Alabaina hizkuntza bat ikasketo bidea luzea da.

Ez da goizetik gauera ikasten, eta ezin dugu gure gizarte hau euskara dakitenen eta ez dakitenen artean banatu.

Badira hor tartean piska bat dakitenak, ulertzeko gai direnak, okerrekin bada ere mintzatzen direnak etab.

Batzuk aurrera doazenak, ikasten ari direnak, eta besteak berriz atzeraka, lehendik zekitena ahazten, alegia.